2016/01/27

AEK Jendea


Abenduaren 27an, Lasarte-Oriako Jalgi kafe-antzokian egin zen AEK Jendearen aurkezpena, prestzarako.

Bertan, Mertxe Mujika, AEK-ren koordinatzaile nagusia eta Juanma Iturriondo, AEK Jendearen irudia, izan dira.

Juanma, gure euskaltegian hasi zen euskara ikasten duela urte dezente,  eta orain dela urte pare bat berriro bueltatu zen ikasitako hori hobetzera.


Bere esperientzia kontatu zigun, zer suposatu dion euskara ikasteak eta beste kontu ugari.

Berak euskara, ahal izan duen leku guztietara eraman du, futbol entrenatzaile izatearekin batera. Kirola euskaraz egitea ahal dela erakutsi digu urtetan. 

Eta... hanka sartuz ikasten dela ere erakutsi digu.

Bejon dagizula, Juanma!

No hay comentarios:

Publicar un comentario