2016/03/16

Mintza-lagun topaketa

Mintza-lagun kideen arteko topaketa egin zen Usurbilen, martxoaren 15ean.

Bertan, garai ezberdinetan izandako bide-lagun eta bidaiariak izan ziren deituak.







Horrez gain, Noaua, Udaleko euskara zerbitzua eta Etumeta AEKkoak izan ginen bertan.

Gometxekin ariketatxoa egin ondoren, bakoitzak bere bizipenak eta ondorioak kontatu genituen.







Mintza-lagun egitasmoak emandakoa ere hizpide izan genuen eta topaketari amaiera ona emateko topa egin genuen.

Mintza-lagunek aurrera osasuntsu jarrai dezan!!!

2016/03/04

Perun egindako proektua



Asteazkena 2, Usurbilen eta osteguna 3, Usurbilen, Perun egindako proiektua azaldu zigun Nerea Arteagak.










Proiektu honetan, udan, haurrekin heziketa lana egin dute: eskolak eman, elikaduraren inguruko eta ingurumenari buruzko jarduerak, udalekuak,....izan zituzten lanerako xede.








Hori guztiarekin batera, perutarren ohiturak, geografia, ezagutzeko aukera izan dugu.























Denok adi-adi egon gara esandako eta agertzen zenari so.























Bai goizeko taldekoak, nola arratsaldekoak.....

























Proiektuak merezi zuen eta egindako lana, kontuan izatekoa da.
























Aukera ederra jendeari lagundu eta leku eta ohitura ezberdinak ezagutzekoa.