2016/02/26

Sagardotegia Soila-enean

Sagardotegia izan genuen joan den ostiralean Soila-enea sagardotegian (Otegi) bidean batzuk galdu baziren ere, sagardotegia topatu zutenean ez zen denbora galtzeko betarik izan.









Bakailao tortilla izugarria bazegoen ere, bakailaoa piperrekin ere ez zen gutxiagokoa.








 


Txuletak aldiz, mundilak ziren. Ikusi besterik ez dago. Platerean hezurrak
besterik ez ziren geratu!




















Aze itxura bakailaoak ere!




















Txotx egin eta jan bitartean, mingaina astintzeko aukera paregabea izan genuen. Badakizue, sagardoak horretan laguntzen baitu!











Pili eta Joxemari, bertakoak, gurekin aritu ziren kupelen ondoan.




























Ondoren dantza egin eta pote batzuk hartuz.... mingainak askeago ibili ziren!











Ederki pasa genuen!!!


Bistakoa da ezta???






























Txooootx!!!











Abenden ere ederki pasa genuen!!!

Dantza eta dantza!!!


 Hurrengo arte!!!

Santa Ageda eguna


Urtero bezala, aurten ere, Santa eskean etorri dira Xumela abesbatza eta bertso eskolako kideak.

Santa Agedari abestu, bertsoak bota,.....urtez urteko usadioari jarraipena eman diote aurten ere, eta hemen etorri dira gure 
 euskaltegira.




 


 Batzuentzat ohitura berria izan da, nahiz eta aspaldikoa izan benetan.