2018/12/16

EUSKARA ETA NI


EUSKARA ETA NI
 

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, zerbait berezia egin nahi genuela argi genuen eta ...


 Andoni Egaña, Cristian Galvez?????   EZZZZ!!!



....ikasleei "euskara eta ni" titulupean zerbait idazteko eskatu genien eta  talde bakoitzean irudimena  eta teknika ezberdinak erabiliz honako lanak jaso genituen. 

 

 Baditugu ipuinak, hitza-pasa moduko jolasak, bertsoak...
 ...zenbaitek euskarak beraientzat suposatzen duena idatzi du.




 Baina denak dira ederrak bere horretan.


Abenduaren 20an erabakiko dugu zein den gehien gustatu zaiena orokorrean ikasleei eta irakasleei. 

 Aukera ezberdinak ditugu bozkatzeko; lau atal alegia.

-idazkirik originalena
-idazkirik aberatsena
-idazkirik hunkigarriena
-idazkirik barregarriena

Eta bide batez sari banaketaren ondoren hiruhilekoari amaiera emateko txistorra  jatera aterako gara. Herriari erakutsiko diogu etorkizuna gure esku dagoela. EUSKARA ETA NI.
 
IRABAZLEAREN ZAIN GERATUKO GARA. 

2018/09/18

Matrikula zaitez!


Matrikula irekia

Lasarte-Oriako Muntteri AEKn eta Usurbilgo Etumeta AEKn matrikulazio garaia da. Irailaren 1etik 28ra.
Está abierta la época matriculación en los euskaltegis Muntteri AEK de Lasarte-Oria y  Etumeta AEK de Usurbil

Telefonoak:
Muntteri AEK, 607 62 52 33
Etumeta AEK, 607 60 93 79

Ez galdu aukera hau!
Anímate!

2018/06/19

Ginkana Lasarten, arratsaldeko taldearekin




Arratsaldean ere Ginkana egin genuen Lasarten eta irabazleak hor ondokoak dira: Isa, Oskar eta Marta.

Hala ere, denok gustura ibili ginen...ikusi besterik ez dago!

Nahiz eta baturi pistaren bar pixka bat zail egin....











....denok primeran lortu genuen helburua.







Ondoren, sagardo pixka bat ospatzeko!!!






Mila esker Berasategi kafe-dendari eta Ttakun KE-ri

2018/06/18

Txokoaldeko txalaparta txokora bisita


 Usurbilgo mintzapraktikaren eskutik,Txokoaldera joan, batzuk oinez, besteak automobiletan.

 Bertako proiektuaren berri izan genuen eta txalaparta saiotxoa ere izan genuen.


 Bukatzeko, hamaiketako goxoa bertako elkartean.

 Primerako goiz-pasa!!!

2018/06/14

AEK Ginkana Lasarten





Ginkana egin dugu Lasarteko AEK-ko ikasle eta irakasleok.

Hor goian, goizeko taldea.







Pistak, galderak,...nahiko lan batzuetan....
batetik batera, lekua ezin topatu...


Hor goiko Arantza eta Antton izan dira irabazleak......



...baina, gainerakook ere, ederki pasa dugu!










Amaieran, taldearen argazkia eta gero...kafea... Anttonen urtebetetze eguna ospatuz.

Zorionak, Antton!!!



Mila esker Berasategi kafe-dendari eta Ttakun KEri.



 

2018/05/17

Ipuin kontalaria




Leire Zinkunegi ipuin kontalaria izan da Lasateko gure euskaltegian.
3 ipuin kontatu zituen: Satorra, Beheko erreka eta Karakoa 1.



























Donok adi-adi entzun genituen eta 3 ipuinek bazuten zer esan eta zer pentsatu.

























Ipuin bakoitzaren amaieran, bertan gertatutakoaz hausnartzeko beta hartu genuen eta bakoitzak bere ikuspuntua eta gaiaren inguruko bizipenak kontatzeko aukera izan genuen.
























Esperientzia polita izan zen eta Leirek emandako azalpenak oso ulergarriak egin ziren berak egindako imintzio eta mimikak laguntzen baitzuten.

























Saioak bai goizez eta bai arratsaldez izan ziren. Eta,biak ala biak izan ziren primerakoan.