2014/04/03

Beatriz Egizabal ipun kontalaria

Udaberriarekin batera, ipuinak etorri dira Muntteri AEK euskaltegira. Bi hitzetan esateko, Bea Egizabal etorri zaigu bisitan. 

Ipuinak haurren kontuak omen dira, baina gu gustora egon gara berak kontatutakoari adi-adi.



Ordubetez aritu bada ere, motz egin zaigu bere jarduna. 

Lamia, erregea, oihaneko animaliak,... izan dira ipuinetako protagonistak.






 
 Bistakoa dira denok jarri ditugun irrifar, harridura edo parre arupegiak. Gustura egon garenik ezin dugu ukatu!



Sagardotegia

Sagardo garaia amaitzear dagoela-eta, Usurbilgo mintza saiokook sagardotegia egin genuen
Urtiñenean.










Saioa bukatu ondoren abiatu ginen bertara. Goiz hasi ginen, asteartea baitzen urrengo egunean lan egin behar baikenuen.

Txotxetik edan eta bapo afaldu genuen. Ez da era txarra astearte gorriari bukaera ematekoa!

2014/04/02

Zuhaitzaren eguna




Martxoaren 13an, zuhaitzaren egunarekin batera, zuhaitzak landatzera joan ginen Goiegi inguruko zelaietara.

Aze estiloa daukaguna!











 Eguraldia ezin hobea izan zen eta azalpenak jaso ondoren zuhaitzak landatzeari ekin genion.

Bizitza osoan egin beharreko ekintzetako bat omen da eta hau ere egiteko aukera izan genuen.

Ondoren hamaiketakoa izan genuen sari gisa.

2014/04/01

Ogigintza ikastaroa


Aitziber Elortzak ogia nola egin erakutsi zigun martxoaren 27an, Usurbilen.  Labea daukan bere txabolan, goizez eta Agerialdeko jangelan, arratsaldez.








Ama-orea zer den, ogia egiteko eman behar diren pausoak, zenbat denbora behar den, kontuan izan behar diren aldagaiak...









 Ogia egitea, ez da dirudien bezain erraza, baina saiatuz gero emaitza goxoa izan daitekeela erakutsi du
gu. Gauza berriak ikasita joan ginen etxera, dudarik gabe.

















Begira nolako ogiak egin genituen. Hor daude, labean sartu zai eta labetik atera ondoren. Goxo-goxoak, jateko zai!