2016/09/21

20. KORRIKA

20. KORRIKAko arropa salgai dago Lasarte-Oriako AEK eta Usurbilgo AEKn:
  • kamisetak
  • kirol-jertseak
  • txanoak
  • agendak
  • giltzarrapoak 
  • lepokoak,....
 Etorri, probatu eta gustuko izanez gero ... eraman. 

Anima zaitez!


Korrika laguntzaile izateko ere aukera ezin hobea da. Etorri, zure datuak utzi, pina jantzi eta txartela etxera iritsiko zaizu. Txartelak abantaila garrantzitsuak ditu erosketak egiteko orduan. 

Ez galdu aukera!

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken diskaren grabaketan




Lehengoan, Pirritx Porrotx eta Marimototsen azken diskan azalduko den abesti batean gure ahotsak uztera joan ginen Garateko estudioetara.





Korrika aukeratu dute gai gisa eta bertan, gurekin batera, Zaldibiko haur eta gurasoak ere han aritu zien ahotsa fundamentu handiz mikrofonoa betetzen.








 Esperientzia polita izan zen eta primeran pasa genuen!

2016/09/12

Matrikula irekia / Matricula abierta











 2016-17 ikasturtean euskara ikasteko matrikulatu nahi baduzu, hau egiteko aukera irekia dago, bai Lasarte-Orian eta bai Usurbilen, goizez 11:00 - 13:00 eta arratsaldez 18:00 - 20:00.

Matricula abierta en Lasarte-Oria, de 11:00 - 13:00 a las mañanas y de 18:00 - 20:00 a las tardes.

Bestela, Lasarte-Oriako 943 37 28 63 edo Usurbilgo 607 60 93 79 telefonoetara dei dezakezue.

También se puede  llamar al telefono de Lasarte-Oria 943 37 28 63 o al de Usurbil 607 60 93 79.

lasarte@aek.eus / usurbil@aek.eus