2013/02/28

Lekukoaren bila Ginkana




Martxoaren 13an, 18. KORRIKA  dela eta, ginkana antolatu zuten Usurbilgo gazteek. Gazteek 6 talde osatu zituzten. 5 Lasarte-Oriatik etorri ziren eta 1 Usurbilgoek osatu zuten. 

Talde bakoitzak kolore ezbernineko kamiseta jantzi, eta zenbait froga egin zituzten. Azkenean bertako taldea izan zen erronka bukatzen lehena.


 

Giroa aparta izan zen, eta denek primerako arratsaldea pasa zuten. Ikusi besterik ez dago!

Gipuzkoa mailako kanporaketa Irunen izango da martxoaren 2an, animo!

2013/02/18

Lasarte-Oriako Udala eta AEK-ren arteko hitzarmena



Lasarte-Oriako Udala eta ikastetxeen, Ttakun eta AEK-ren arteko hitzarmena sinatu zen otsailaren 14an. Udalaren aldetik, alkatea, euskara zinegotzia eta idazkaria izan ziren. 




 

AEK-en izenean Mertxe Mujikak sinatu zuen. 

Sinaketa ondoren, euskaltegia bisitatzera etorri zen.

Muntteri AEK-koak San Telmoa museoan

Lasarte-Oriako AEK-ko ikasle eta irakasleak, San Telmo museora egin genuen txangoa. 

Berta, " Badu bada " erakusketa ikusteko aukera izan genuen. Hau da, euskararen inguruko informazioa, datuak eta beste zenbait gai ikusi , entzun eta sentitu ahal izan genuen.

Euskal-Herriaren inguruan eserita gaude, europararen gainean, argazkian ikusten den modura.

Kanpoan hotza eta euria ari bazuen ere, gu goxo-goxo iblili ginen eta goiz pasa polita izan zen!