2015/03/05

Bertsolaritza saioa

KORRIKA 19 barruan, martxoaren 13an, Jalgin egingo den Bertso-Korrika dela-eta, ikasleekin 2 saioa izan ditugu euskaltegian Ane Labakaren eskutik.












Bertan, bertsoa nola osatzen den,
zein bertso mota dagoen,
bertsolaritzaren historia eta
honen bilakaeraren inguruan aritu gara.





Ikusten den modura, ikasleek interes handia jarri dute eta gai-jartzaile lanetan aritzeko ere prestatu dute beraien burua.




Ea nola moldatzen diren Bertso-Korrikan!!!










2015/03/03

Santa Agate eguna


Urtero modura, otsailaren 4ean, Santa Agate bezpera izanik, Muntteri AEK-ra etorri ziren bertsozale elkartekoak Xumela abesbatzak lagunduta, bisita egitera.







Ikasle batzuentzat ohitura hau berria bazen ere,  gustura aritu ziren beraien koplak entzuten.

Mila esker bisitagatik!