Lasarteko Muntteriko goizekook ETBra egin dugun bisitan eguraldiak gehiegi lagundu ez badu ere, behin barrura sartu garenean goxo hartu gaituzte eta bertako txoko ezberdinetan ibili gara bisitan.
Goenkale non egiten duten,Boga taberna, bertako kalea, Kontrako eztarriko platoa, Teleberri eta Gaur egun egiten duten lekua,... zapaltzeko aukera izan dugu.
Aktore eta esatariak apaintzen dituzten makilai gela ere bisitatu ditugu. Bisita honetan gauza berri asko ikusi eta ikasi dugu.
Egia esan behar bada, telebista bertan ikusteak badu bere xarma. Ikusten den guztia ezbaita ez bait b¡begiak erakusten diguna.
Esperientzia polita izan da!
2014/02/27
Bigarren lehiaketa
Hona hemen Larte-Oriako Muntteri AEKko 4. gelakook prestatutakoa.
Azken oharra: gure euskaltegia duzue hauetaz beterik, kasu!
Lehengo erronka gainditu izanak bigarrenari utzi dio lekua. Hala, txanda hartuta, gure taldekook (saguzarrak eta txoriak argi bereizten ez diren ordutegikoak) asma dezazuen pare bat deskribapen dakarkizuegu hona:
1.- Norbaitek edonori zerbait esatea da. Hau da, euskal "mingainean" dabilkigun kasuak dira. Aditz laguntzaileak ere bere baitan biltzen ditu kasu horiek.
Euskaldun berriek, oro har, kostata erabiltzen dituzte, nahiz eta erabileraz trebatzen joaten diren jardun horretan. Euskaltegi guztietan dira hagitz ospetsuak gure kasuok.
Ohorez eta maitasunez kantatu zituzten Gozategi anaiek behiala, alegia euskaldun guztioi eskainita.
Esan dezagun, azkenik, ez dagoela euskaraz hitz egiterik houotako bar erabili gabe.
2.- Izena zor dio eguna argitzen digun izarrari, eta izanak izpirituzko zerbait du gizakiarentzat, babesa emanez edo ...
Biribila, zapala, lurrari itsasita...ederra bere adats horiarekin; kontuz baina, erauzi nahi izanez gero arantzatu egingo zaitu eta.
Mendian hazi eta bertan bizi, ahal bada leku zabal eta garaietan, beroiek maite baititu.
Lehengo gizakiak, lehortu ondoren, etxeko atean iltzatzen zuen basotik etor zitekeen txarrik guztia uxatzeko; egun berriz, apaingarri modukoa de etxe gehienetan.
2014/02/05
Santa Ageda eguna
Aurten ere, urteroko ohitureri jarraituz, Santa Ageda egunean gure euskaltegira etorri zeiren Xumela abesbatza eta bertso eskolakoak, abesti eta umorez beteta.
Besteetan beraiek abestutakoak entzun egiten genituen. Oraingoan aldiz, guk geuk ere sortu eta abestu genituen zenbait kopla.
Esperientzia polita izan zen guztiontzat eta datorren urterako ea kopla gehiago eta hobeak egiten ditugun!
Hona hemen guk abestutakoak:
SANTA AGEDA EGUNEKO KOPLAK
Euskaraz
ondo hitz egitea
Guretzat
erronka zaila
Badakigu ez da errez
Baina zer ondo pasatzen dugun
Barre galantak eginez
Gu oso alai etortzen gara
Baztertu
dugu pereza
Euskara
ikasten zaila da baina
Ondo
pasatzen erraza
Jendearekin ezin hitz egin
Ez dakidanez euskara
Astelehenetik ostegunera
Nator ni euskaltegira
2014/02/03
lehiaketa
luntzeko
talde batekook erronka luzatzen dizuegu!! Ezetz asmatu ondorengo bi
pertsona hauek nor diren!!
1)
Txintxoa da beregan
sinisten dutenekin
Naturaren erregina
da
Leku bakoitzean
izen/itxura desberdina du
Kazkabarra uxatzeko
eskatzen diote
Lur azpian edo
kobazulo batean bizi da
Ez zaio inoiz
bizkarra eman behar eta hika hitz egin behar zaio
2)
Oso handia eta
izugarria da
Ilea belaunetaraino
dauka, bularra eta sabela tapatzen dio
Basoaren sakonean
eta kobazuloetan bizi da
Ardien zaindaria da,
otsoengandik babesten ditu
Hanka
bat gizakienaren modukoa dauka eta bestea oinatz bat
Ekaitza datorrenean
orroa botatzen du artzainak ohartarazteko.
Erantzuna hemen
behean jarri dezakezue. Baietz asmatu nor den!
Lehiaketaren azken eguona, 2014ko otsailaren 10a!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)