2013/07/11

2013-14 ikasturterako hitzarmena

Uztailaren 10ean, Lasarte-Oriako Udalak eta Muntteri AEK euskaltegiak, datorren ikasturterako hitzarmena sinatu genuen herriko beste zenbait eragileekin batera.

Sinadura ematera, Mertxe Mujika, AEK-ren koordinatzaile orokorra, etorri zen.



2013/07/09

Ikasturte amaierako afariak




Ikasturte amaiera iritsi da. Batzuk uste baino lehen eta besteak nahi baino geroago. Urtero bezala, afariak egin genituen bai Usurbilgoek eta bai Lasartekoek. Beti izaten da ongi etorria, nahiz elkartean edo sagardotegian egin.


Lasarte-Orian, elkartera joan aurretik pote batzuk hartu genituen.


Guk ere ez genuen Pintxo-potea galtzeko asmorik.

Afaltzeko, goizeko talde batek erredondoa edo biribilkia prestatu zuen eta gaueko beste talde batek entsalada.








Postrea ere goizekoek erosi ondoren, Lordi Etxaondok sorpresa ekarri zigun. Berak prestatutako gailetatxoak berriro dastatzeko aukera izan baikenuen.








Bitartean, tertuliarako aukera ederra izan zen. Urte osoan gertatutakoak berritzen aritu ginen. Ikasturte amaieraren momentu gozoa izan zen.


Autoikaskuntzakook afaria

Autoikaskuntzakook, batzuk Usurbilgoan eta besteak Lasartekoak ginenez, gure afaria egin genuen.

Denok etortzerik ez genuen izan, baina afal aurreko potea hartzera behintzat etorri zen Feli.

Afaria oso goxoa zegoen eta konpainia zer esanik ez!


Pintxo eta gaileta prestaketa











Lasarte-Orian, sukaldaritza ikastaroak izan genituen Lordi Etxaondoren eskutik. Bata goizean, pintxo ezberdinak egiten ikasi eta ondoren eta oso gogo onez, dastatuz.

Arratsaldekoa aldiz, meriendaren antzekoa izan zen eta bertan gaileta ezberdinak prestatzen ikasi genuen eta nola ez oraingoan ere gogoa ez zen urruti ibili.

Aze itxura! Horrez gain, ezin hobeak zeuden bai batzuk nola besteak.

Orain bakoitzak gure etxean,  ulertutakoa eta apunteetan jarritakoa, prestatzen ea asmatzen dugun!

Goizeko taldea Zubietan


Goizeko beste taldea Zubietara joan zen. Paseotxoa eman ondoren, kafetxoa hartu bitartean mingaina astintzeko aukera ederra izan zuten.

Eguraldi onarekin euskara ere errazagoa baita.

Goiza besteetan baino azkarrago pasa zitzaien!