2012/03/23

Etumeta AEK euskaltegian ukendu tailerra

Martxoaren 20an, ukenduak egiten ikasteko tailerra izan genuen, Itziar Salegiren eskutik. Ukendua, oraingo honetan hanturen aurkako eragina izateko prestatu zen. Usurbildar mordoa elkartu zen bertan argazkian ikus dezakezuen bezala.

Usurbilgo Etumeta AEK euskaltegikoak Igartubeiti baserrian


Martxoaren 18an Usurbilgo mintzalagun taldeetan ibiltzen garenok Igartubeiti
baserria bisitatzen izan ginen. Bertan garai bateko euskaldunon bizimodua ezagutu
ahal izan genuen, baita bertan dagoen tolare erraldoia ere. Ondoren Zumarragako
Antigua baselizan ginen eta, eguraldiak asko lagundu ez bazigun ere, hamaiketakoa egiteko denbora ere hartu genuen.

2012/03/16

Eskulan tailerra: eguzkilorea






Euskal Herriko mitologian eguzkiloreak ikur gisa garrantzi handia du. Bere itxurak eguzkiaren irudia adierazten zuen eta horregatik, antzinako sinismenen arabera etxeak, baserriak eta bordak sorgin eta izpiritu edo izaki gaiztoez babesteko asmoz ateetan jartzeko ohitura zegoen. Gainera sorginekeria, aztikeria eta madarikazioen aurkako babeslea ere ba omen zen.
Siniskera horien arabera, eguzkiloreaen babes ahalmena San Joan eguneko goizaldean urte osoan baino indartsuagoa izan ohi zen. 
Gaur egun oraindik ere baserri giroko leku askotan jartzen da eguzkilorea ate nagusian. Euskaltegiko bulego gainean bezala.





Aurreko martxoaren 14an, Muntteri AEK euskaltegian, eguzkiloreak egiten ikasi genuen Kris Marcos Etxaideren eskutik. Bai politak atera zitzaizkigunak! Ikusi zenbat sorgin eta azti!... eta hori eguzkiloreak uxatu egiten dituen!



Muntteri-AEK sagardotegian

Otsailaren 23an, sagardotegi mundiala egin genuen Aialdeberri sagardotegian. Hasieran sagardogintzaren inguruko azalpenak entzun eta ondoren bakailao, tortila eta txuleta goxoa dastatu ahal izan genuen. Ikusi a ze koadrila! 

Mintzapraktikarako ezin hobea! 
 
Zeinek edan du sagardo gehien?
ea asmatzen duzuen... zein da lehenengo argazkia eta zein bigarrena?