2014/02/05

Santa Ageda eguna



Aurten ere, urteroko ohitureri jarraituz, Santa Ageda egunean gure euskaltegira etorri zeiren Xumela abesbatza eta bertso eskolakoak, abesti eta umorez beteta.







 Besteetan beraiek abestutakoak entzun egiten genituen. Oraingoan aldiz, guk geuk ere sortu eta abestu genituen zenbait kopla.







Esperientzia polita izan zen guztiontzat eta datorren urterako ea kopla gehiago eta hobeak egiten ditugun!





Hona hemen guk abestutakoak:


SANTA AGEDA EGUNEKO KOPLAK


Euskaraz ondo hitz egitea
Guretzat erronka zaila
Baina guk asko ikasten dugu.

Gora doa gure maila


 

                      Euskara ikasten AEKn gabiltz
Badakigu ez da errez
Baina zer ondo pasatzen dugun
Barre galantak eginez




Gu oso alai etortzen gara
Baztertu dugu pereza
Euskara ikasten zaila da baina
Ondo pasatzen erraza
Jendearekin ezin hitz egin
Ez dakidanez euskara
Astelehenetik ostegunera
Nator ni euskaltegira


No hay comentarios:

Publicar un comentario