2013/12/19

Eskulanak: brotxeak




Gabon hauetan brotxe berezia jantzi edo oparitu nahi izanez gero, halakoak egiten ere ikasi genuen Olga Blancorekin.










Kamixeta zaharrak hartu, zatika moztu, tirak eginez eta hauek kiribildu, kolaz itsatsita bukaera emateko.

Kiribil bakoitza tetrabrik zati batean pegatu eta hartzen duen forma emanez tetrabrika moztu.

Atzean katakorratza itsatsi eta brotxea janzteko moduan duzu.










Ez al dira politak hauek ere!

Animatu eta zuek ere egin!



Eskulanak opari gisa: paperarekin egindako lepoko eta belarritakoak

Muntteri AEK-n Olentzeroren etorrera dela-eta, eskulan-tailerra antolatu genuen.


Lehenengo saioan aldizkariekin egindako lepoko eta belarritakoak egiten ikasi genuen.

Olga Blanco izan zen "pitxiak" egiten erakutsi ziguna.








Aldizkari, jostorratz eta haria nahikoa da goilarea egiteko. Aldizkarian hirukiak margotu, moztu, hauetako bakoitza kiribildu eta lepokoa egiteko "bolatxoak" egin genituen.








Ondoren haria eta jostorratza hartu eta "bolatxo" horietako bakoitza bertan sartu genuen.
  
Belarriktakoei, bolatxoa, metalezko haria eta zintzilikarioak gehitu behar zaie bukatu ahal izateko.








Begira nolakoak egin genituen!

Olatzerotako opari polita!




Euskararen eguna

EUSKARAK 365 EGUN!

Abenduak 3, euskararen eguna dela jakina da. Hori dela-eta, Lasarte-Oriako Muntteri AEKn eta Usurbilgo Etumeta AEKn, taldeen artean  mahai-jokoak egin genituen.

Ez dugu gogoratzen nork galdu zuen, baina bai denok irabazi genuela. Giro polita izan zen elkarren artean jokatuz.

Euskaraz hitz eginez elkar ezagutzeko aukera ezin hobea!

2013/10/23

Giro ezin hobea Euskal Jaian


Joan den larunbatean jende andana bildu zen Euskal-Jaien egitarauaren inguruan.


Kalean abesti, dantza eta bertsolarientzat lekua izan zen.


Okendo enpaprantzan aldiz, bazkarian giro izaugarria eta ondoren, hauekin herri kirolak egin eta harri-jasotzaileen saioa ikusi ondoren, Triki hotsen eskutik erromerian gozatzeko beta izan genuen. 

Argazkietan ikus daitekeen modora, haur, gazte, heldu, .....  denentzat izan zen festa!














Txintxarritik ateratako argazkiak

2013/10/22

Euskal Jaiak Lasarte-Orian

Urriaren 19an Euskal Jaiak ospatuko dira. Bertan, Kantu-jira, herri-bazkaria, herri-kirolak, erromeria izango dira.

2013/09/06

2013 - 2014 Ikasturtea

  •  Iraila osoan zehar matrikuka irekia egongo da gure 2 zentroetan. 9:00 - 11:00 eta 18:00 - 20:00
  • Ikastaroa urriaren 1ean hasi eta ekainaren 19an amaituko da.

















  • La matrícula estará abierta durante todo septiembre. 9:00 - 11:00 y 18:00 - 20:00
  • El curso dará comienzo el 1 de octubre y acabará  el 19 de junio.





2013/07/11

2013-14 ikasturterako hitzarmena

Uztailaren 10ean, Lasarte-Oriako Udalak eta Muntteri AEK euskaltegiak, datorren ikasturterako hitzarmena sinatu genuen herriko beste zenbait eragileekin batera.

Sinadura ematera, Mertxe Mujika, AEK-ren koordinatzaile orokorra, etorri zen.



2013/07/09

Ikasturte amaierako afariak




Ikasturte amaiera iritsi da. Batzuk uste baino lehen eta besteak nahi baino geroago. Urtero bezala, afariak egin genituen bai Usurbilgoek eta bai Lasartekoek. Beti izaten da ongi etorria, nahiz elkartean edo sagardotegian egin.


Lasarte-Orian, elkartera joan aurretik pote batzuk hartu genituen.


Guk ere ez genuen Pintxo-potea galtzeko asmorik.

Afaltzeko, goizeko talde batek erredondoa edo biribilkia prestatu zuen eta gaueko beste talde batek entsalada.








Postrea ere goizekoek erosi ondoren, Lordi Etxaondok sorpresa ekarri zigun. Berak prestatutako gailetatxoak berriro dastatzeko aukera izan baikenuen.








Bitartean, tertuliarako aukera ederra izan zen. Urte osoan gertatutakoak berritzen aritu ginen. Ikasturte amaieraren momentu gozoa izan zen.


Autoikaskuntzakook afaria

Autoikaskuntzakook, batzuk Usurbilgoan eta besteak Lasartekoak ginenez, gure afaria egin genuen.

Denok etortzerik ez genuen izan, baina afal aurreko potea hartzera behintzat etorri zen Feli.

Afaria oso goxoa zegoen eta konpainia zer esanik ez!


Pintxo eta gaileta prestaketa











Lasarte-Orian, sukaldaritza ikastaroak izan genituen Lordi Etxaondoren eskutik. Bata goizean, pintxo ezberdinak egiten ikasi eta ondoren eta oso gogo onez, dastatuz.

Arratsaldekoa aldiz, meriendaren antzekoa izan zen eta bertan gaileta ezberdinak prestatzen ikasi genuen eta nola ez oraingoan ere gogoa ez zen urruti ibili.

Aze itxura! Horrez gain, ezin hobeak zeuden bai batzuk nola besteak.

Orain bakoitzak gure etxean,  ulertutakoa eta apunteetan jarritakoa, prestatzen ea asmatzen dugun!

Goizeko taldea Zubietan


Goizeko beste taldea Zubietara joan zen. Paseotxoa eman ondoren, kafetxoa hartu bitartean mingaina astintzeko aukera ederra izan zuten.

Eguraldi onarekin euskara ere errazagoa baita.

Goiza besteetan baino azkarrago pasa zitzaien!

2013/06/25

Goizekoak Pasaian

Eguraldi ederra zela-eta, goizeko talde bat Pasaira joan zen txalupaz ibili eta herria (Donibane eta S.Pedro) bisitatzera.

Primeran pasa zuten eta mintza-praktika egiteko aukera ederra izan zuten .

 Aurpegietara begiratu besterik ez dago, txangoa egiteko irrikitzen zeudela.




Zeinek esango zien ikasturte hasieran, orain txaskarriloak ere euskaraz izango zirela!

2013/05/22

Etumeta AEK-koak afaria




 Maiatzaren 9an, Usurbilgo ikasle eta irakasleok afaria egin genuen Eguzki elkartean.

Ederki afaldu ondoren, gaileta surtidotidoaz gozatu eta salsa dantzatzera joan ginen.











Badakizue, eserita egon ondoren, hezurrak mugitu egin behar dira!

2013/04/16

18. KORRIKA Lasarte-Orian

Martxoaren 23a izan zen Lasarte-Oriara 18. KORRIKA iristeko eguna. Eguraldia lagun genuela, Lasarte-Oriako kaleak igaro zituen jende andanak parte hartu zuelarik.

Argazkian, Muntteri AEK euskaltegiko ikasleek egindako zatia dugu. 

Gainontzeko argazkiak ikusi  nahi izanez gero, eskuineko aldean dituzue.

Aze giroa bizitu genuena!

Hemendik aurrera ere, jarrai dezagun EUSKARA ELKARRI EMATEN!

18. KORRIKA Usurbilen


Martxoaren 23a izan zen 18.KORRIKA Usurbildik pasatzeko eguna. Eguraldi ezin hobea eta jendea erruz herriko kaleetan barrena. 

Argazkian, Etumeta AEK euskaltegiak korri egin zuen zatia ikus daiteke. 

Argazki gehiago ikusi nahi dituenak, eskubiko aldean begira dezake.

Aze giroa bizitu zen!

2013/03/07

Poltsak egiten ikasten



Nora Izagirre herritarra izan genuen oraingoan Lasarte-Oriako Emakumeen Zentro Zibikoan egin zigun bere lanaren azalpenenean. 



Muntteri AEK euskaltegikook, Noraren azalpenak jarraituz, poltsa bat egiteko aukera izan genuen. Horretarako, serigrafia erabili genuelarik.







Bistakoa den modura, mutilak ere trebe aritu ziren lanean!













Bi orduren ondoren, denok po-pozik atera ginen gure "arte-lanekin".

Korrikaren mus txapelketa


Martxoaren 2, larunbata, Lasarte-Oriako Xirimiri elkartean egin zen mus txapelketa. 8 bikotek parte hartu zuten, eta Aitor Azkonobieta eta Aritz Arregi izan ziren txapeldunak. Horregatik, txuteta ata ardo bolita banarekin joan ziren etxera.

Bigarrenak aldiz, Iñaki Maiz eta Martin Vicioso izan ziren. Hauek oilasko eta sagardo botila bana eskuratu zuten.




Irabazleak, martxoaren16an hartuko dute parte Andoainen gauzatuko den Gipuzkoa mailako kanporaketan. Ea saria herrira ekartzerik badugun!





2013/02/28

Lekukoaren bila Ginkana




Martxoaren 13an, 18. KORRIKA  dela eta, ginkana antolatu zuten Usurbilgo gazteek. Gazteek 6 talde osatu zituzten. 5 Lasarte-Oriatik etorri ziren eta 1 Usurbilgoek osatu zuten. 

Talde bakoitzak kolore ezbernineko kamiseta jantzi, eta zenbait froga egin zituzten. Azkenean bertako taldea izan zen erronka bukatzen lehena.


 

Giroa aparta izan zen, eta denek primerako arratsaldea pasa zuten. Ikusi besterik ez dago!

Gipuzkoa mailako kanporaketa Irunen izango da martxoaren 2an, animo!

2013/02/18

Lasarte-Oriako Udala eta AEK-ren arteko hitzarmena



Lasarte-Oriako Udala eta ikastetxeen, Ttakun eta AEK-ren arteko hitzarmena sinatu zen otsailaren 14an. Udalaren aldetik, alkatea, euskara zinegotzia eta idazkaria izan ziren. 




 

AEK-en izenean Mertxe Mujikak sinatu zuen. 

Sinaketa ondoren, euskaltegia bisitatzera etorri zen.