2015/02/05

Zer da zuretzat euskara?

Euskararen egunean, arratsaldeko taldekoek, "Zer da zuretzat euskara? galderari erantzunak eman zizkioten.

Pasiloko horman jarri genituen denon eredu izan daitezen eta anima gaitzaten.

Euskara, euskara jaldi hadi.......

Euskararen eguna

Abanduak 3, Euskararen eguna izan zela eta, taldeen arteko lehiaketa antolatu genuen gure euskaltegian.

Talde ezberdinetako ikasleak nahastuta, galderei erantzuna topatzeko ahaleginak egin genituen.

Galderak batzun errazak eta beste batzuk ez ziren hain errazak izan, baina ondo pasa genuen, batez ere hamaiketakoa egiteko ordua iritsi zenean.

Gure ahaleginak sari ederra izan zuen eta ikus dezakezuen modura, maha gainean zegoenak motibazioa ederra eman zigun euskaraz aritzeko.



Euskarak hori baino gehiago ere merezi baitu!