2012/12/06

Diaporamak: Kanbodia - Vietnam



Euskararen eguna zela eta, Muntteri AEK Euskaltegian, Kanbodia eta Vietnamgo argazkiak erakutsi zizkigun Oihana Beltran herritarrak, bai goizeko saioan nola arratsaldekoan. 

2012/10/29

Benedika mendira euskararen maratoiarekin

 Muntteri AEk euskaltegiko ikasle eta irakasleok Benedika mendira joan giren 8. euskararen maratoian antolatutako ekintzetako batean.

 Gurekin batera, Sasoeta-Zumaburuko guraso eta ikasle talde bat etorri zen.



 Eguraldiak gehiegi ez lagundu arren, buzoira iritsi ginen eta bertan, eskatu ziguten bezala, ipuina osatzeko bertso bat egin behar izan genuen.

 Alegia, "Madona ere Benedikan zela eta handik berak bota beharrekoa". Azkenean, bertso nahiko traketsa osatzea lortu genuen.




Bertsoak honela zioen:

Batetikan Madona,
bestetik maratoia,
gure euskarak badu 
nahikoa sasoia,
orain ere ari du
 goian behean euria,
zeinek esango zidan 
kentzeko takoia,
nik ere ikusi dut 
Benedikan buzioa (ber)

2012/06/18

Zorionak Amaia!!!


Bazen garaia gure ikasleren bat ezkontzekoa!! Amaia  gure ikaslea datorren ostiralean ekainaren 22an epaitegian ezkonduko da.


Hori dela eta aurreko astean taldekoek oparitxo bat eman genion ez gaitzan inoiz ahaztu eta hamaiketako ezin hobea egin genuen.

Denon partetik ZORIONAK eta ezkontz bidaia zoragarri bat izan dezazula zure familiarekin.

Gutun lehiaketa

Aurreko astean goizeko 3. urratseko ikasleek, kurtsoari amaiera ematen hasteko, gutun lehiaketa bat antolatu zuten. Horrela ba ikasle bakoitzak egoera edukita gutuna idatzi zuen eta euskaltegiko pasilloko horman  mural batean jarri zituzten.  Euskaltegiko gainontzeko ikasle zein irakasleek onena bozkatu ahal izan genuen eta bozka gehien izan zituenari diploma bat eman zitzaion.

2012/06/14

Arratsaldeko taldeetakook pintxoak egiten ikasten


Lasarte-Oriako arratsaldeko ikasle eta irakasleok ere pintxo ezin hobeak egiten ikasi genuen. Zein baino zein gozoagoa!


Aiala sukaldaritza eskolako Lordi Etxeondo sukaldari burua eta Josetxo, bere ikaslea, etorri ziren gure sukaldari maila altxatzera. 





Ahate "micuit"-a, Oliba beltzekin egindako madalenak eta "diseinuko" patata minak egiten erakutsi ziguten. 




Ondoren egindakoa dastatzeko aukera izan genuen. Itsura ona bazuten nolakoak zeuden esatea alferrik da. Ezin hobeak!

Denok prestatutakoa probatzeko prest!

2012/06/08

Udako ikastaro trinkoak



Udako ikastaro trinkoak antolatu ditugu 1., 2. eta 3. mailako azterketak prestatzeko helburua duzuenontzat.

100 ordukoa izango da eta uztailan 60 ordu emango dira (3tik 26ra) eta iralan 40 ordu (5etik 20ra).

Informazio gehiago behar baduzue, gure zentroetara jo, telefonoz deitu edo postaz mezua idatzi.

Zuk ere atera euskara eguzkitara!

Lasarte-Oriako goizekoak Mihiluzen

Muntteri AEK euskaltegiko goizeko ikasle batzuk Mihiluzera joan ziren programa nola egiten zen ikustera.

Esperientzia polita izan zen beraientzat. 

Edozein aukera ona baita euskako ikastearen bidean

Lasarte-Oriako eguerdiko taldea Altzon

Muntteri AEK-ko eguerdiko ikaslean Altzon izan ginen. Bertan arratsalde pasa egin genuen eta  euskaraz hitz egiteko aukera izateaz gain, "Handia"-rekin argazkiak ateratzeko aukera izan genuen. 

Ederki pasa genuela argi dago!

Usurbilgoak Arditurrin

Arditurriko meategian
Etumeta AEK euskaltegiko ikasle, irakasle eta mintzalaguneko kideak Artiturriko meatrgira egin genuen txangoa.

Ikusten duzuen modura meategira sartzeko kaskoa jantzi behar izan genuen. 

Meategia bisitatu, ibilaldi atsegina egin eta euskara aireztatzeko aukera ezin hobea izan zen.

Berriz ere errepikatzeko modukoa!

2012/05/18

Goizeko taldeak Amezketa eta Altzon


Goizeko ikasleek egin dugu jada udaberriko lehen irteera. Amezketara eta Altzora joan ginen eta bertan Euskal Herriko pertsonaia ezagunen bizitzaren berri edukitzeko aukera izan genuen;


Pernando amezketarra eta Altzoko handia.

Hizka-mizkak egiten ikasten

Muntteri AEK-ko ikasleekin Xirimiri elkartean hizka-mizka edo entrante goxo-goxoak egiten irakatsi zigun Lordi Etxaondok.










Zein baino zein gozoagoak ziren: patata-minak (diseinukoak), ahate "micuit"-a eta otarrainska hanburgesa txikiak.

Egiten lagun eta ikasi ondoren, onena iritsi zen, dastatzeko garaia! izugarri onak zeuden!

2012/03/23

Etumeta AEK euskaltegian ukendu tailerra

Martxoaren 20an, ukenduak egiten ikasteko tailerra izan genuen, Itziar Salegiren eskutik. Ukendua, oraingo honetan hanturen aurkako eragina izateko prestatu zen. Usurbildar mordoa elkartu zen bertan argazkian ikus dezakezuen bezala.

Usurbilgo Etumeta AEK euskaltegikoak Igartubeiti baserrian


Martxoaren 18an Usurbilgo mintzalagun taldeetan ibiltzen garenok Igartubeiti
baserria bisitatzen izan ginen. Bertan garai bateko euskaldunon bizimodua ezagutu
ahal izan genuen, baita bertan dagoen tolare erraldoia ere. Ondoren Zumarragako
Antigua baselizan ginen eta, eguraldiak asko lagundu ez bazigun ere, hamaiketakoa egiteko denbora ere hartu genuen.

2012/03/16

Eskulan tailerra: eguzkilorea






Euskal Herriko mitologian eguzkiloreak ikur gisa garrantzi handia du. Bere itxurak eguzkiaren irudia adierazten zuen eta horregatik, antzinako sinismenen arabera etxeak, baserriak eta bordak sorgin eta izpiritu edo izaki gaiztoez babesteko asmoz ateetan jartzeko ohitura zegoen. Gainera sorginekeria, aztikeria eta madarikazioen aurkako babeslea ere ba omen zen.
Siniskera horien arabera, eguzkiloreaen babes ahalmena San Joan eguneko goizaldean urte osoan baino indartsuagoa izan ohi zen. 
Gaur egun oraindik ere baserri giroko leku askotan jartzen da eguzkilorea ate nagusian. Euskaltegiko bulego gainean bezala.





Aurreko martxoaren 14an, Muntteri AEK euskaltegian, eguzkiloreak egiten ikasi genuen Kris Marcos Etxaideren eskutik. Bai politak atera zitzaizkigunak! Ikusi zenbat sorgin eta azti!... eta hori eguzkiloreak uxatu egiten dituen!



Muntteri-AEK sagardotegian

Otsailaren 23an, sagardotegi mundiala egin genuen Aialdeberri sagardotegian. Hasieran sagardogintzaren inguruko azalpenak entzun eta ondoren bakailao, tortila eta txuleta goxoa dastatu ahal izan genuen. Ikusi a ze koadrila! 

Mintzapraktikarako ezin hobea! 
 
Zeinek edan du sagardo gehien?
ea asmatzen duzuen... zein da lehenengo argazkia eta zein bigarrena?