2014/02/03

lehiaketa


 
luntzeko talde batekook erronka luzatzen dizuegu!! Ezetz asmatu ondorengo bi pertsona hauek nor diren!!




1)
Txintxoa da beregan sinisten dutenekin
Naturaren erregina da
Leku bakoitzean izen/itxura desberdina du
Kazkabarra uxatzeko eskatzen diote
Lur azpian edo kobazulo batean bizi da
Ez zaio inoiz bizkarra eman behar eta hika hitz egin behar zaio


2)
Oso handia eta izugarria da
Ilea belaunetaraino dauka, bularra eta sabela tapatzen dio
Basoaren sakonean eta kobazuloetan bizi da
Ardien zaindaria da, otsoengandik babesten ditu
Hanka bat gizakienaren modukoa dauka eta bestea oinatz bat
Ekaitza datorrenean orroa botatzen du artzainak ohartarazteko.


Erantzuna hemen behean jarri dezakezue. Baietz asmatu nor den!

Lehiaketaren azken eguona, 2014ko otsailaren 10a!




5 comentarios:

  1. Ez da erreza izan baina bihotzeko begiekin begiratuz beste errealitate horri, uste dugu 1) Mari jainkosa dela, eta 2) Basajauna.

    Asmatu al dugu?


    Zuen ordutegi antzeko eta gela ondoko lagunak

    ResponderEliminar
  2. Lehiaketaren erantzunak, honako hauek dira.

    1.- Mari
    2.- Basajauna

    Usurbilgo mintza taldekoak gara. Asmatu al ditugu?

    ResponderEliminar
  3. Guraso taldea6/2/14 3:57 p. m.

    Ziur gaude lehenengoa Mari dela eta bigarrena Basajaun dela uste dugu.

    Landaberriko eguerdiko guraso talde bat.

    ResponderEliminar
  4. Zalantza askorekin baina uste dugu lehena Mari dela eta bigarrena Basajaun. Hala ote?

    Usurbilgo goizeko taldea

    ResponderEliminar
  5. Lehenengoa Mari eta bigarrena Basajaun, ezta???

    Lasarteko 15.30eko taldea

    ResponderEliminar