2013/01/15

KORRIKA OMENALDIA: IKASLEEN JAIA

 
Korrika 18-ri hasera emateko, ikasleen jaia ospatuko da Usurbilen hil honen 26an. Denok bertan izatea ondo legoke, euskaraz hitz egin, abestu, musika entzun,...Hara hemen egitaraua. 


Bertan elkartuko gara guztiok!

2013/01/07

Sagardotegira bisita eta afaria

Abenduaren 3an, Euskararen eguna zela eta, Aialde berrira joan ginen Etumeta AEk-ko ikasle eta irakasleok. Bertan, sagardoa nola egiten zuten ikasi eta dastatu genuen. Azken hau behar den bezala egiteko, argazian ikusten duzuen modura, afari ederra egin genuen. 

Hau bai izan zela mingaina dantzan jartzeko era egokia!