2019/01/27

SARIA AEK-N

Gure ikasleen jarrera zoriontzeagatik, 5 ikasleri sorpresa polita eman diegu urtearen hasierarekin batera. Egunotan bakoitzak otzara bana jaso du; bertan, besteak beste, hauxe aurkituko dute: ELKAR opari txartela (15 euro),KORRIKAren jantzi bana,beste, ERRIGORA produktuak eta KORRIKA JOKOA (jolas kooperatiboa)

Eta nola ez, saridunen artsan gure ikasle bat dugu;  ZORIONAK EVA!!



2019/01/04


URTARRILA


Urte berri on guztioi!!!

Oporrak bukatzen ari dira eta urte berria asmo berri pila batekin hasi ohi dugu, batzuek gimnasiora joateko asmoa izango duzue , beste batzuek euskara ikasi edota hobetzeko, zergatik ez!!!

Hala bada... Hemen gaude!!!!

Anima zaitezte eta eman iezaiozue urteari hasiera EUSKARAZ!!!!



EUSKARAREN EGUNEKO IDAZMEN FROGAREN IRABAZLEAK

Diploma ezberdinak banatu genituen, bat goizean  eta besteak arratsaldean. Nork esaten du arratsaldeetan nekatuegi gaudela gauza onak eta politak egiteko???

 Arratsaldeko lehen bi sariak honako hauek izan ziren; diploma barregarriena eta hunkigarriena

 Irakasleek ere izan zuten lana hauek banatzen!!


Goizean, X2 taldeak lanik originalenaren saria jaso zuen.

 Goizeko ikasleak, saririk irabazi ez arren, beraien lanak erakusteko gogo biziz ageri ziren, jai giro edrrean.



Ikastolako guraso taldekoek ere hartu zuten parte eta beraien lana erakutsi ziguten.

 Arratsaldean ere giro polita sortu zen, diploma ia gehienak beraienak baitziren.

Horren adibide Ilunabarra taldeak, testurik aberatsenaren diploma lortu zuen.






Beste batzuk hurrengo urtean beraiek irabazteko zer egin dezaketen besteenak sakon irakurtzen ari dira.





Ondo bukatu urtea eta hobeto hasi!!!!