2014/01/28

Kopla tailerra

Koplak egiten ikasteko tailerra egin genuen Lasarteko Muntteri AEK euskaltegian. Santa Ageda eguna inguruan dugula-eta, urtero herriko bertsoalriak bisita egiten dugutenez, koplak hobeto ulertzen laguntzeko etorri zaigu Ane Labaka herriko bertsolari gaztea.

Goizez eta arratsaldez izan ziren saioak.


Bertsoak nola egiten diren azaldu ondoren, kopla zer den adierazi digu Anek. Ondoren, berak emandako ildoak jarraituz, guk ere koplak egin ditugu talde txikitan jarrita.





Berak egiten zuenean ez zuenean baino zailagua izan da guk egin behar izan dugunean.
Azkenean, gu ere ausartu gara koplak egitera. Hara hemen guk sortutako batzuk. 

Ea gustuko dituzuen!






Parranda egiten dudan guztitan
gauzatxo bat da ziurra.
Nire etxean geratzen denak
ilunduko ditu muturra!


Gaur Lasarteko ikasleak
bukatutakoan festa.
Gure lagunak euskategitik
etorri dira barrezka.




Santa Ageda ospatzen dugu
ta jendez beteta festa.
Multzo artean ikusi nuen
ezagutu nuen neska.
















2014/01/13

Taloak egiten

Abenduaren 18an, Usurbilgo Etumeta AEK-kook, taloak egiten ikasi genuen.

Hasieran taloak diseinu berezikoak izan bazieren ere, bukaerakoak talo-talo itxurakoak izan ziren.






Jatea goxoa zela bagenekien ere, prestatzen ondo pasa litekeela ikusi genuen.

Taloari laguntzeko ardoa eta sagardoa izan genituen lagun.








Kalean erositakoak goxoak badira, guk egindakoak hare goxoagoak izan ziren, txokolate zatia tartean sartuta.


Bistakoa denez, buru-belarri aritu ginen denok lan eta lan!