2014/02/27

Bigarren lehiaketa

 Hona hemen Larte-Oriako Muntteri AEKko 4. gelakook prestatutakoa.


Lehengo erronka gainditu izanak bigarrenari utzi dio lekua. Hala, txanda hartuta, gure taldekook (saguzarrak eta txoriak argi bereizten ez diren ordutegikoak) asma dezazuen pare bat deskribapen dakarkizuegu hona:

1.- Norbaitek edonori zerbait esatea da. Hau da, euskal "mingainean" dabilkigun kasuak dira. Aditz laguntzaileak ere bere baitan biltzen ditu kasu horiek.

Euskaldun berriek, oro har, kostata erabiltzen dituzte, nahiz eta erabileraz trebatzen joaten diren jardun horretan. Euskaltegi guztietan dira hagitz ospetsuak gure kasuok.

Ohorez eta maitasunez kantatu zituzten Gozategi anaiek behiala, alegia euskaldun guztioi eskainita.

Esan dezagun, azkenik, ez dagoela euskaraz hitz egiterik houotako bar erabili gabe.

2.- Izena zor dio eguna argitzen digun izarrari, eta izanak izpirituzko zerbait du gizakiarentzat, babesa emanez edo ...

Biribila, zapala, lurrari itsasita...ederra bere adats horiarekin; kontuz baina, erauzi nahi izanez gero arantzatu egingo zaitu eta.

Mendian hazi eta bertan bizi, ahal bada leku zabal eta garaietan, beroiek maite baititu.

Lehengo gizakiak, lehortu ondoren, etxeko atean iltzatzen zuen basotik etor zitekeen txarrik guztia uxatzeko; egun berriz, apaingarri modukoa de etxe gehienetan.

Azken oharra: gure euskaltegia duzue hauetaz beterik, kasu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario