2014/01/13

Taloak egiten

Abenduaren 18an, Usurbilgo Etumeta AEK-kook, taloak egiten ikasi genuen.

Hasieran taloak diseinu berezikoak izan bazieren ere, bukaerakoak talo-talo itxurakoak izan ziren.






Jatea goxoa zela bagenekien ere, prestatzen ondo pasa litekeela ikusi genuen.

Taloari laguntzeko ardoa eta sagardoa izan genituen lagun.








Kalean erositakoak goxoak badira, guk egindakoak hare goxoagoak izan ziren, txokolate zatia tartean sartuta.


Bistakoa denez, buru-belarri aritu ginen denok lan eta lan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario