2019/06/21

KURTSO AMAIERAKO AFARIA



KURTSOARI AMAIERA EMATEKO AFARIA ANTOLATU DUGU.


RUMMY JATETXEAN EGIN DUGU ETA MENUA IZUGARRI GOXOA IZAN DA: HIZKA MIZKA BATZUK, ENTSALADA ETA SAIHESKIA.






Halako afaria eginda denak pozik etxera edota parrandarra. 




2019/03/15

AURREKO ASTEAN  GURE EUSKALTEGIKO TALDE BATI SCAPE-ROOM BAT EGITEA BURURATU ZITZAION. INFORMAZIOA BILATZEN ARITU ETA GERO, DONOSTIAN AURKITU GENUEN BAT, EUSKARAZ NOSKI. ETA GAINERA EUSKAL MITOLOGIAN OINARRITURIK DAGO.

SARRERA BERA ZEN LEHENENGO ASMAKIZUNA!!!!




DATUAK IRAKURRI , ULERTU ETA BARRURA. BARRUAN KAPA BATZUK JARRI GENITUEN ETA HORTXE HASI ZEN GURE ABENTURA. BASAJAUN, TARTALO, MARI, GALTZAGORRIAK....

EZIN DIZUET ESAN BARRUAN ZER IKUSI GENUEN ETA ZER BIZITU , BAINA POZ-POZIK ATERA GINEN ETA BESTE BAT EGITEKO IRRIKITAN.

GURE AURPEGIAK IKUSITA ZER ESANGO ZENUKETE ATERA GINELA ALA EZ????

2019/02/05

SANTA AGEDA

SANTA AGEDA BEZPERA DEGU...


Atzo Santa Ageda bezpera izanik, herriko jendea etxez etxe edo baserriz baserri ibili zen koplak abestuz. Eta nola ez, gurera ere etorri ziren.







Txistuarekin Bixente...






Gitarrarekin Joxe Ramon...













Eta beste gainontzekoak makilekin koplaka...





Gustora entzun zuten gure ikasleek...



Eta zergatik ez...



Agian hurrengorako gure ikasleren bat animatuko da!!!!

2019/01/27

SARIA AEK-N

Gure ikasleen jarrera zoriontzeagatik, 5 ikasleri sorpresa polita eman diegu urtearen hasierarekin batera. Egunotan bakoitzak otzara bana jaso du; bertan, besteak beste, hauxe aurkituko dute: ELKAR opari txartela (15 euro),KORRIKAren jantzi bana,beste, ERRIGORA produktuak eta KORRIKA JOKOA (jolas kooperatiboa)

Eta nola ez, saridunen artsan gure ikasle bat dugu;  ZORIONAK EVA!!



2019/01/04


URTARRILA


Urte berri on guztioi!!!

Oporrak bukatzen ari dira eta urte berria asmo berri pila batekin hasi ohi dugu, batzuek gimnasiora joateko asmoa izango duzue , beste batzuek euskara ikasi edota hobetzeko, zergatik ez!!!

Hala bada... Hemen gaude!!!!

Anima zaitezte eta eman iezaiozue urteari hasiera EUSKARAZ!!!!



EUSKARAREN EGUNEKO IDAZMEN FROGAREN IRABAZLEAK

Diploma ezberdinak banatu genituen, bat goizean  eta besteak arratsaldean. Nork esaten du arratsaldeetan nekatuegi gaudela gauza onak eta politak egiteko???

 Arratsaldeko lehen bi sariak honako hauek izan ziren; diploma barregarriena eta hunkigarriena

 Irakasleek ere izan zuten lana hauek banatzen!!


Goizean, X2 taldeak lanik originalenaren saria jaso zuen.

 Goizeko ikasleak, saririk irabazi ez arren, beraien lanak erakusteko gogo biziz ageri ziren, jai giro edrrean.



Ikastolako guraso taldekoek ere hartu zuten parte eta beraien lana erakutsi ziguten.

 Arratsaldean ere giro polita sortu zen, diploma ia gehienak beraienak baitziren.

Horren adibide Ilunabarra taldeak, testurik aberatsenaren diploma lortu zuen.






Beste batzuk hurrengo urtean beraiek irabazteko zer egin dezaketen besteenak sakon irakurtzen ari dira.





Ondo bukatu urtea eta hobeto hasi!!!!

2018/12/16

EUSKARA ETA NI


EUSKARA ETA NI
 

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, zerbait berezia egin nahi genuela argi genuen eta ...


 Andoni Egaña, Cristian Galvez?????   EZZZZ!!!



....ikasleei "euskara eta ni" titulupean zerbait idazteko eskatu genien eta  talde bakoitzean irudimena  eta teknika ezberdinak erabiliz honako lanak jaso genituen. 

 

 Baditugu ipuinak, hitza-pasa moduko jolasak, bertsoak...
 ...zenbaitek euskarak beraientzat suposatzen duena idatzi du.




 Baina denak dira ederrak bere horretan.


Abenduaren 20an erabakiko dugu zein den gehien gustatu zaiena orokorrean ikasleei eta irakasleei. 

 Aukera ezberdinak ditugu bozkatzeko; lau atal alegia.

-idazkirik originalena
-idazkirik aberatsena
-idazkirik hunkigarriena
-idazkirik barregarriena

Eta bide batez sari banaketaren ondoren hiruhilekoari amaiera emateko txistorra  jatera aterako gara. Herriari erakutsiko diogu etorkizuna gure esku dagoela. EUSKARA ETA NI.
 
IRABAZLEAREN ZAIN GERATUKO GARA.