2019/01/04

EUSKARAREN EGUNEKO IDAZMEN FROGAREN IRABAZLEAK

Diploma ezberdinak banatu genituen, bat goizean  eta besteak arratsaldean. Nork esaten du arratsaldeetan nekatuegi gaudela gauza onak eta politak egiteko???

 Arratsaldeko lehen bi sariak honako hauek izan ziren; diploma barregarriena eta hunkigarriena

 Irakasleek ere izan zuten lana hauek banatzen!!


Goizean, X2 taldeak lanik originalenaren saria jaso zuen.

 Goizeko ikasleak, saririk irabazi ez arren, beraien lanak erakusteko gogo biziz ageri ziren, jai giro edrrean.



Ikastolako guraso taldekoek ere hartu zuten parte eta beraien lana erakutsi ziguten.

 Arratsaldean ere giro polita sortu zen, diploma ia gehienak beraienak baitziren.

Horren adibide Ilunabarra taldeak, testurik aberatsenaren diploma lortu zuen.






Beste batzuk hurrengo urtean beraiek irabazteko zer egin dezaketen besteenak sakon irakurtzen ari dira.





Ondo bukatu urtea eta hobeto hasi!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario