Aurreko astean goizeko 3. urratseko ikasleek, kurtsoari amaiera ematen hasteko, gutun lehiaketa bat antolatu zuten. Horrela ba ikasle bakoitzak egoera edukita gutuna idatzi zuen eta euskaltegiko pasilloko horman mural batean jarri zituzten. Euskaltegiko gainontzeko ikasle zein irakasleek onena bozkatu ahal izan genuen eta bozka gehien izan zituenari diploma bat eman zitzaion.
Muntteri AEK-ko eguerdiko ikaslean Altzon izan ginen. Bertan arratsalde pasa egin genuen eta euskaraz hitz egiteko aukera izateaz gain, "Handia"-rekin argazkiak ateratzeko aukera izan genuen.